Kontuak orain dela hilabete zeuden bezala daude: zuzendaritzak bereari eusten dio eta langileek berenari. Berez, aurre-konkurtsoa urriaren 30ean amaitzen da. Ordurako irtenbide bat eta inbertsio plan bat aurkeztu beharko du zuzendaritzak. Bestela, konkurtso legera joko du.
Enpresaren asmoa da oraingo barikuan, urriaren 13an, indarrean jartzea 145 langileri eragingo liekeen enplegu-erregulazio espedientea. Izan ere, CNA Taldeak nahi du 160 langilerekin jarraitzea -langileen erdia ia-ia- Garagartza ixtea eta Eskoriatzako eta Basauriko lantokiekin jarraitzea, eta, akaso, labeak egiten segitzea "Debagoieneko beste lantegi baten", langileen ordezkariek Goienari adierazi moduan.
Eta langileek segitzen dute eskatzen orain arte aurkeztu ez zaien inbertsio eta "industria plan sinesgarri" bat, produkzioak Arrasateko Garagartzako plantan ere jarrai dezala eta langile kopuruari eustea.