Carles Puigdemontek, Kataluniako presidenteak, gaur 18:00etan Kataluniaren independentzia aldarrikatuko du parlamentuan.
Kaixo Errepublika! eta Respectem -errespetatu dezagun-, diote elkarretaratze deialdiko kartelek. Arrasateko, Bergarako eta Aretxabaletako EH Bilduk eta Arrasateko Sortuk bat egin dute elkarretaratze deialdiarekin. Bergaran eta Aretxabaletan herriko plazan elkartuko dira 19:00etan eta Arrasaten 19:30ean.