Pausokaren aldeko Gipuzkoako itzuliak eguaztenean Bergara eta Antzuola zeharkatuko ditu

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko urr. 9a, 16:06

Pausoka elkartea, diru etekinik gabeko elkartea da, behar bereziak dituzten umeen gurasoek sortua. Kepa Gordo korrikalariaren laguntzarekin, Pausokaren aldeko itzuliak aste batean Gipuzkoa zeharkatuko du.

Zapatuan hasi zen Gipuzkoa zeharkatuko duen Pausokaren aldeko itzulia. Zortzi etapa izango ditu; bosgarrenak Eibar eta Elgoibar zeharkatu ostean Bergarara joko du eta handik Antzuolara. 12:30ak aldera iritsiko dira Antzuolara eguaztenean eta harrera egingo diote. Hurrengo etapa ere Antzuolan hasiko da. Lasterketa Urnietan amaituko da urriaren 14an; Pausoka egunean. Bertan egun osoko jaia ospatuko da

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak