Autobidean, lanak egiten dabiltzan lekuan izan da istripua. Horren ondorioz, Donostiarantz doazen autoak Bergaratik dabiltza desbideratzen eta Gasteizera doazenak geldi daudela adierazi dute Segurtasun Sailetik.
Hainbat istripu izan dira arratsaldeko lehen orduetan. Oñatin, Elorregitik Zubillagara bidean bata, 14:55 inguruan eta zauritu bat eraman dute ospitalera. Larriena, baina, AP-1 autobidean gertatu da 15:20ean, Soraluzen. Bi kamioik egin dute talka eta errepidea erabat itxita dago.
Autobidean, lanak egiten dabiltzan lekuan izan da istripua. Horren ondorioz, Donostiarantz doazen autoak Bergaratik dabiltza desbideratzen eta Gasteizera doazenak geldi daudela adierazi dute Segurtasun Sailetik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.