Debagoiendarrak bikain Galdakaon Open Euskadin

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko urr. 6a, 14:30

Pasa den domekan, Euskadiko BTT jaitsieran lehiatu ziren hainbat debagoiendar, Galdakaon. Txomin de Vega elgetarrak lehenengo postua lortu zuen Master 30 kategorian. Honetaz gain, Antzuolako Unai Larreak (Junior mailan) eta Jon Fernandezek (kadete mailan) bigarren postua eskuratu zuten. Master 40 kategorian bestalde, hirugarren postuan geratu zen Manuel Castro.

Txomin de Vega Izaguirre elgetarrak garaipena lortu zuen Galdakaon Master 30 kategorian, 3:28.73 denborarekin. Lehenengo jaitsieran denbora onena egiteko lortu zuen, bigarrenari denbora dezente aterata. Bigarren aldian jausi egin zen, hala ere bigarren postuari eustea lortu zuen. 

Manuel Castro Martin, Master 40 kategorian lehiatu zen eta hirugarren postua lortu zuen 4:19.96 denborarekin, lehenengotik 30.12ra.

Antzuolar gazteak oso ondo

Kadete mailan bigarren postuan amaitu zuen Jon Fernandez Altzelaik 4:07.74 denborarekin. Junior mailan bestalde, Unai Larrea Castrok bigarren postua eskuratu zuen 3:42.34 eginez. Lehenengo postutik oso hurbil geratu zen, Miguel Torres irabazlean 0.53 atera zion soilik.

Domekan lortutako emaitzekin openeko lider jarraitzen dute Txomin de Vegak eta Jon Fernandezek. Unai Larrea bigarren postuan dago eta Manuel Castro laugarren postuan. Hurrengo lasterketa urriaren 21ean izango da, Gorlizen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak