"Iaz, uste baino jende gehiago etorri zen"

Xabier Urtzelai 2017ko urr. 6a, 12:00

Domekan egingo dute Osintxuko II. Mendi Lasterketa; iazko ibilbide bera izango da, auzotik birritan pasako den hamar kilometroko zirkuitu maldatsua: "Garai bateko gurdi-bideetan begira ibili gara, baina oso zikin daude denak", adierazi du Markel Fernandez antolatzaileak.

Markel Fernandezek eta Osintxuko Txuringo Kultur Elkarteko lagunek ia dena dute gertu domekan II. Osintxuko Lasterketara begira: "Aurten, lasaiago nabil, lanak gehiago banatu ditugu eta. Iaz oso pozik geratu ginen lasterketak eman zuenarekin. Halako bat Osintxun antolatzeko gogoa nuen, mendi lasterketen bueltan zaletasun handia daukadalako, eta ilusio handiz ibili nintzen. Baina egia da lan handia dela, eta bigarren ediziorako auzotarrek eta lagunek laguntzeko erakutsi duten jarrerari esker erabaki dugu aurrera egitea".  

Iazko ibilbidearekin

Bada, bigarren edizio honetan, iazko formatua erabiliko dute antolatzaileek: "Ibilbidea iazko bera izango da. Garai bateko gurdi-bideetan begira ibili gara, baina oso zikin daude eta lan galanta egin behar da horiek txukuntzen. Oraingo zirkuituak malda politak ditu, eta birritan pasatzen da auzotik, horrek ematen dion bizitasunarekin". Egunean bertan lasterketan izena emateko aukera egongo da –aurrez: Herrikrosa.eus, 10 euro–.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak