Mugimendu feministak gertaera honen aurrean erabateko gaitzespena adierazi du, eta herritar guztiei deia egin die gaurko elkarretaratzetan parte hartzeko. Bost egunetan, genero indarkeriak hildako bigarren euskal herritarra da; eta urteko zortzigarrena. Egoeraren larritasunaren aurrean, gaurko elkarretaratzera kandelak eramatera animatu dituzte herritarrak, Arrasateko Emakumeen Mundu Martxako Plataformatik: "Elkarrekin indarrez batzen gaituen su handia sinbolizatzeko".
Gaurko elkarretaratzeen hitzorduak
- Arrasate: 19:00etan herriko plazan.
- Bergara: 19:00etan San Martin plazan.
- Oñati: 18:30ean herriko plazan.