Euskaraz jardungo dute aurrez aurre, Berri Txarrak taldeko kideak eta Mallabiko abeslariak. Bukaeran, bakoitzak beste artistak sortutako abesti bat joko du gitarra akustikoarekin.
Urriaren 17an kirola berbetarako gai
Urriaren 17an, ostera, kirolaren bueltan jarduten duten bi lagun elkartuko ditu Mondragon Linguak. Alberto Iñurrategi mendizale aretxabaletarrak eta Xabier Leibar medikuak Mount Hizkuntza ekitaldian hartuko dute parte Arrasateko Kulturaten (19:00). Mendia, eliteko kirola, prestaketa eta beste hainbat gai landuko dituzte aurrez aurreko solasaldian.