'Adin adin' bertso egitasmoa, laster Debagoienean

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko urr. 5a, 11:48

Argazkia: Lanku

Bertsoen bidez, adineko pertsonen gaitasuna sustatzeko Adin adin egitasmoak bi saio eskainiko ditu Debagoienean. Urriaren 26an, Bergaran, eta azaroaren 9an, Arrasaten izango da; Jexux Mari Irazu eta Maider Arregi bertsolarien parte hartzearekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lankuren arteko Adin adin egitasmoak laugarren urtez izango du segida. Sorrerako helburuari eutsiko dio, alegia, bertsoaren bidez adineko pertsonen gaitasuna sustatzea, egoitzetan bizi diren adinekoen bizi kalitatea hobetuz eta gaitasun psiko-emozionalak landuz. Hala, aurten 14 saio egingo dira azaroaren amaiera arte Gipuzkoako hainbat herritan, eta lehenengoa bihar egingo da Lazkaoko Txindoki egoitzan.

Metodologia bereziarekin lantzen dira bertso saio hauek. Aurrez zahar etxeetako dinamizatzaile eta animatzaileek lanketa berezi bat egiten dute bertso zahar eta kantu herrikoien inguruan egoiliarrekin, horrela bertsolariak doazenerako parte-hartzea aktibatzeko.

'Adin adin' egitasmoa Debagoienean

  • Bergara: Urriak 26, eguena. Mizpirualde egoitzan, 17:00etan. 

  • Arrasate: Azaroak 9, eguena. Iturbide egoitzan, 17:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak