Luis Ezeizako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako haurrak, Tximeleta gela ezagutzen izan dira, eta Lehen Hezkuntzakoak, berriz, Aspacetik bisitan joandako helduak ezagutzeko aukera izan dute.
Arrasateko Aspacetik: Asier Arenaza, Gorka Olañeta, Johana Gonzalez, Mario Fuentes, Aimar Gorostola eta Maider Larrañaga erabiltzaileak, eta Patricia Campos eta Maite Otxoa hezitzaileak izan dira. Bergaratik, berriz, Amaia Nuñez, Ivan Torres eta Joseba Agirrezabal, eta Nerea Ormazabal eta Mariate Guridi hezitzaileak izan dira.
Aspacekoak euren bizi esperientzia kontatzen izan dira eskolako haur eta irakasleei, eta ondoren, taldetan banatuta, haurrek hainbat galdera egin dizkiete, bizitzan aurki ditzaketen oztopoen gainean.
Talde argazkia
Amaitzeko, Ausartzen zara ni ezagutzera? aurtengo leloari erreferentzia eginaz, Gu ausartu gara leloarekin talde argazkia atera dute guztiek batera.