Aitor Oruetak Aloña Mendin entrenatzaile eta kirol zuzendari moduan jardun ostean hartu zuen Gasteizerako bidea. Harrobiarekin egin ditu urte gehienak lanean, baina iaz Alavesko bigarren taldearen ardura hartu zuen, oso emaitza onekin –Bigarren B mailara igotzeko borrokan ibili ziren–: "Hiru hilabete gogor izan dira, nire buruarekin borrokan ibili naiz eta ez naiz nire printzipioekin fidela izan. Taldearen inguruan egon den giro ezkorrak kutsatu nau, eta uste dut entrenatzaile berria behar duela taldeak", adierazi du Twiterren. Eta horrekin batera, urte hauetan klubean egindako lagunei eskerrak eman die, klubari zorterik onena oparoaz.
Alavesek futbol taldeak ere albistearen berri eman du sare sozialetan: "Aitor Oruetari urte hauetan guztietan erakutsitako jarrera ona eta profesionaltasuna eskertu gura dizkiogu, eta eskerrak eman klubean egin duen ekarpenagatik", adierazi dute.