Bi pase emango dituzte, 17:00etan eta 18:30etan. Paseak doan izango dira, baina edukiera kontrolatzeko sarrerak aurrez banatuko dituzte. Txartelak banatzen urriaren 10ean hasiko dira, martitzena, 17:00etatik 20:00ak arteko ordutegian, gaztelekuan bertan, tiketak bukatu arte.
Bestalde, abenduaren 17an Go!azen 4.0 denboraldi berri honen antzerkia ere Gaztelekuan egingo dute. Honen aurre salmenta abenduaren 1ean zabalduko da.