Bailaran ere egin dituzte ekitaldiak herrialde kataluniarrari babesa adierazteko. Antzuolan, esaterako, 20:00etan egin dute kazerolada, eta 200 lagun inguru elkartu dira Herriko Plazan. Ondoren, kalejira egin dute. Gainerako herri guztietan ere egitekoak dira, 22:00etan. Angiozarren, bestalde, L´estaca kantua jo dute trikitilariek eta herritarrek abestu egin dute.