Aukera gutxiko norgehiagoka izan da gaurkoa, Mojategin, eta neurketa bigarren zatian erabaki da. Bizkaiko taldeak aurrea hartu du markagailuan (65. minutuan), korner jaurtiketa baten ostean, baina etxeko taldearen erreakzioa bikaina izan da. Falta jaurtiketa bat ederki aprobetxatu du Arizmendi Leintzek, eta markagailuan 1-1ekoa ezarri du. Azken minutuetan bi taldeek aurrea hartzeko aukerak izan dituzte, baina bakoitzak puntu bana eraman du etxera.
Sailkapen nagusian, 4 punturekin, 12. postuan dago orain Arizmendi Leintz taldea.