Zinemaldiari agur esateko ordu gutxiren faltan ikusi dugu Glenn Close. Aktore estatubatuarrak ohituta gaituen lan borobil bat egin du The Wife filmean. Emakumeen papera, ezkutuko lana, arrakastaren atzeko aldea... gai ugari jorratzen ditu pelikulak.
Suedia eta AEBren artean ekoiztu duten filma entretenigarria da, eta Zinemaldiari amaiera polit bat emateko balio du. Pena izan da Closekin batera Jonathan Pryce etorri ez izana. Iragarrita ez zegoen arren, The Wife eta La Cordillera filmetan parte hartzen duen Christian Slater ere gerturatuko da Donostiara.
Kinielen unea
Azken pare bat urteetan apenas sari bat asmatu eta gero, aurten, ez dut kinielarik egingo. Dena den, kazetarien artean Pororoca, The Disaster Artist, Der Hauptmann eta La Douleur dira gehien aipatzen diren izenburuak.
Une honetan baina, John Malkovich buru duen epaimahaiaren kideek baino ez dakite nork eskuratuko duen sari preziatuetako bat.
Sari ez ofizialak
Palmares ofizialetik kanpo, hainbat sari ere ematen dira.
- SIGNIS SARIA: La vida y nada más
- FEROZ ZINEMALDIA: The disaster Artist