Ordutegi aldaketa asko, film ugari eta egun hauetako estresaren ostean, amaitu da Sail Ofizialaren lehiaketa. Amaiera baina ez da lasaia izan, The Captain eta Le lion est mort ce soir pelikulak Donostiako txoko guztietan dantzan dabiltzan kiniela askotan sartu baitira. Gaurkoan baina, argazkilarien arreta gehiena La peste eta Fe de Etarras lanek lortu dute.
Urrezko Maskorraren lehian ez dagoen arren, lehen aldiz, Sail Ofizialak, telesail bat izan du barruan. La peste lanaren lehen bi atalak eman dituzte Kursaalean. Alberto Rodriguez zuzendariaren azken lan hone esker, Paco Leon ekarri du Donostiara.
Polemikaren filma
Zinemaldia hasi aurretik, Netflix plataformak, Fe de Etarras iragartzeko erabili zuen iragarkiak komentario asko sortu zituen. Argi dago, ETA aipatzen den bakoitzean, polemika pizten dela. Cobeagak, film honstan ere, Diego San Jose izan du bidelagun, eta bien artean, umore beltzeko komedia bat sortu dute.
Zoritxarrez baina, filma, Netflix plataformak ekoiztu duenez, pantaila handian estreinatu beharrean, norberak bere etxeko telebistan ikusi beharko du. Belodromora gerturatu direnek, pantaila erraldoian ikusi dituzte Javier Camara, Miren Ibarguren eta Gorka Otxoa. Barreak neurgailu bezala hartzen baditugu, Fe de Etarras-ek arrakasta handia izango du.
Lehen saria
Robin Campillok zuzendutatutako 120 battements par minute pelikulak irabazi du Sebastiane Saria. Gehituko kideen ustez, filmak homosexualen eta hiesaren oroitzapena gizarte osoarentzat berreskuratzeagatik irabazi du aitortza. Horrez gain, epaimahaiak, pelikularen "intimitate eta maitasuna" ere azpimarratu du.