Desastre arrakastatsua

Imanol Gallego 2017ko ira. 28a, 22:36

James eta Dave Franco anaiek eromena eragin dute Zinemaldian. Gaur entzun diren oihu gehienak bi aktoreendako izan dira, eta aretoetan txalo zaparra ederra jaso du ancien azken lanak. Estatubatuarren ostean, La Llamada filmaren taldeak piztu du ikusmira gehien.  

Franco anaien apustua ez zen batere erraza, Sail Ofizialaren parte den The Disaster Artist komedia, historiako film txarrena den The Room pelikularen filmaketa kontatzen du-eta. Argumentu zoroa dirudien arren, James Francok protagonizatu eta zuzentzen duen filmak oso zapore una laga du.

Anai nagusiak adierazi duenez, bere helburua ez zen The Room filmaren parodia bat egitea, "sekretua beraiek ulertzea izan da" argitu du James-ek. Filma urtarrilean estreinatuko da, eta barre egiteaz gain, ikusleek, Zinemaren tripak eta historia egin duen The Room pelikula ezagutuko dute.  

Urteko musikala

Javier Ambrossi eta Javier Calvok Madrilgo musikalen ekosistema gotik behera aldato ostean, La Llamada  pantalla handira egokitu dute. Duela egun asko agortu ziren Zinemaldiko pase bakarrerako gonbidapenak, eta Victoria Eugenia antzokiak txalo artean hartu du, bi zuzendari hasiberri hauen lana. 

Beteranoagoa den Urszula Antonia poloniarrak aldiz, Beyond Words ekarri du Sail Ofizialera. Abokatu gazte baten anbizioan murgiltzen den filmak ez gaitu guztiz bereganatu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak