'Handia': Donostia Zinemalditik Gorbeia zinemetara

Mirari Altube Arrese 2017ko irailaren 29a

Urriaren 20an estreinatuko da Handia filma euskal zinemetan, baina Gorbeiara aurretik dator, urriaren 5ean hain zuzen ere. 20:00etan izango da aurre-estreinaldia eta photocallean izango dira Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendariak eta Joseba Usabiaga aktorea. Goienak hamar sarrera bikoitz zozketatuko ditu hara joateko!

65. Donostia Zinemaldian estreinatu ondoren doa Gasteizko Gorbeia zinemetara Handia filma, gainerako aretoetara iritsi aurretik. Hortaz, aparteko aukera da iritzi ezin hobeak jaso dituen euskal filma ikusteko. Goienak, gainera, hamar sarrera bikoitz zozketatuko ditu Gorbeia Zinemak-i esker; hemen horren gaineko argibideak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak