"Azken urteotan babesleak aurkitzeko zailtasunekin ibili da saila, eta eskertzekoa da kirol honi laguntza emateko gertu dauden enpresak daudela ikustea. Alde horretatik, eskerrak eman gura dizkiegu sail eta talde ezberdinak babesten dituzten erakunde handi zein txikiei, eta besteak animatu gura ditugu, gure egoera ekonomikoa egonkorra bada ere, inoiz ez delako soberakinik egoten".
Aloñak atsedena izango du
San Migel jaiak direla eta Fagor Industrial Aloña Mendik asteburuan Basauriren kontra jokatu beharreko norgehiagoka azarora atzeratzea erabaki du. Ford Mugarri Arrasatek, berriz, joan den asteburuan partidua irabazi eta gero, Ereintzaren kantxan jokatuko du zapatuan (17:30).