Gipuzkoako bederatzi herri hautatu dituzte lanerako, Debagoienean Arrasate, eta guztira Gipuzkoako 110 elkarte egongo dira ordezkatuta.
Prozesuaren asmoa da, lehenengo, diagnostiko bat egitea zuzenean ezagutzeko zeintzuk diren elkarteen behar nagusienak bere jarduera burutzeko egin behar izaten dituzten izapideei dagokienez; eta, ondoren, elkarteen ekarpenak, proposamenak eta hobekuntzak sartzea. Aurrerago, horiek guztiak aztertu eta Ekintza Plan batean jasoko dituztela epe eta neurri zehatzekin, eta Foru Aldundiak betetzeko konpromisoa hartuko duela adierazi du Imanol Lasak, Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak.