Langabeentzako ikastaroak Mondragon Unibertsitatean

Jokin Guridi 2017ko ira. 28a, 13:13

Astelehenean, urriaren 2an, hasiko dira fabrikazio prozesuekin zerikusia duten hiru kurtsoak. Lanbidek %100ean finantzatutako kurtsoak dira, langabeei zuzenduak eta enpresan praktikak egiteko aukera ematen dutenak. Oraindik izena emateko aukera dute interesatuek.

Zehazki, ikastaroak burutzen dituztenak profesionaltasun ziurtagiri bat jasoko dute, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen titulu ofizial bat. Ikastaroak ingeniaritza mekanikoa eta fabrikazio prozesuen arlokoak dira eta 440 eta 620 ordu arteko iraupena izango dute. Hiru kurtsoak Arrasaten eskainiko dira eta gazteleraz izango dira. Behin ikastaroak bukatuta, enpresan praktikak egiteko aukera izango dute bertaratutakoek.

Eskaintzen diren hiru kurtsoak hauek dira: fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak, 440 orduko ikastaroa da eta 1. mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratuko dute ikasleek; txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa, 620 ordukoa eta 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria eskaintzen duena; eta tresneria industrialaren mantentze eta muntatze mekanikoa, 590 ordukoa eta baita 2. mailako profesionaltasun ziurtagiriarekin. Informazio gehiago ikastaro bakoitzaren loturan eskuratu daiteke.

Izena eman nahiez gero, Mondragon Unibertsitateko webgunean edo 664265068 telefonoan egin daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak