Belluccik, ego kontua baino, Donostia saria, "maitasun" kontua izan dela esan du. Italiarrak, mende laurden honetan jasotako "maitasuna, estimua eta errespetua" ekarri ditu gogora.
Topera bete den Belodromo baten aurrean, Zinemaldiari eta Donostiari eskerrak eman dizkio.
Franco anaiak
20:00ak aldera iritsi dira James eta Dave Franco. Anai gaztea nahiko lotsatuta ikusi dugu, Jamesek aldiz, autografo mordoa sinatzeaz gain, Maria Cristina Hotelaren inguruan zeuden zaleekin argazki ugari atera ditu.
Eguneko izarrak baina, Bellucciren baimenarekin, Max Factor Saria jaso duen Barbara Lennie eta Marrowbone filmeko protagonista den Charlie Heaton aktoreak izan dira.
Sail Ofizialean
Marrowbone bezala, euskal koprodukzioa den Morir filma lehiaketatik kanpo estreinatu dute. Urrezko maskorra lortzeko bidean aldiz SoldaŢii. Poveste din Ferentari ikusi dugu. Errumania, ijitoak, homosexualitatea... filmak istorio eta trama asko kontakten ditu, eta akaso horregatik utzi dut dire kinielatik kanpo.