Darin eta euskal zinemaren eguna

Imanol Gallego 2017ko ira. 27a, 01:51

Ricardo Darin aktoreak Donostiako Zinemaldiaren 65. edizioan banatuko diren hiru Donostia sarietako bigarrena jaso du. Dudarik gabe baina, eguneko protagonista nagusia euskal zinema izan da. 

Victoria Eugenia antzokia euskal zinemaren etxe bihurtu da gaur. Gure zinemaren egun handiak industria honen izen, aurpegi eta ikusle ugari batu ditu. Galan, Elkarrekin-Together dokumentala estreinatzeaz gain, Zinemira saria ere man diote Julia Juaniz muntatzaile eta errealizadore nafarrari.

Juanizek bere hitzaldian, sariagatik eskerrak eman eta gero, espero ez zuen saria dela argitu du, eta muntatzaileen lana aldarrikatzeko bailo duen aitortza dela azaldu du. Bere diskurtsoaren bukaeran ikus-entzunezkoen lengoaia ikastetxeetan irakastearen beharra ere azpimarratu du. 

Darinen bigarren etxea

Ricardo Darinek esker oneko hitzak izan ditu Donostia eta Zinemaldiarendako bere hitzaldian. Argentinarrak azaldu duenez, hemen etxean bezala sentitu da beti, eta Donostia Saria jaso duen lehen hegoamerikarra denez, sari hau jasotzea espero ez zuela gaineratu du. 

Eskertzen eta eskaintzen unean, bere ibilbide luzean izandako lankideak izan ditu gogoan. Zerrenda luzeegia izan da, Darini ama aipatzea ahaztu baitzaio, eta mikrofono aurrera itzuli behar izan da bere amari hitz batzuk eskaintzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak