Agur jendetsua Iñaki Beristaini

Josu Bilbao 2017ko ira. 26a, 20:42

Frantsizkotarrari azken agurra emateko jende ugari gerturatu da Arantzazuko basilikara. Hileta hunkigarria izan da, eta amaieran Xabier Euzkitzek bertsoak eskaini dizkio Beristaini.

Lepo bete da Arantzazuko santutegia Iñaki Beristain frantziskotarrari azken agurra emateko. Parking ezberdinetan ez da egon auto gehiagorendako tokirik, eta basilika ere goraino bete da meza entzuteko.

Arantzazura gerturatu dira besteak beste Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantxa Tapia eta Bingen Zupiria sailburuak; Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea edota Mikel Biain Oñatiko alkatea. Politika munduko beste hainbat kide ere hurbildu dira: Joseba Egibar, Andoni Ortuzar, Jonan Fernandez, Juan Mari Atutxa...

Baita kultur eta kirol munduko hainbat lagun ere, tartean, Xabier Euzkitze, Sebastian Lizaso bertsolaria, Josean Tolosa pilotari ohia, Mikel Aranburu Realeko jokalari ohia, Gontzal Mendibil...

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak