Motorren mundua eta solidaritatea eskutik emanda bigarrenez

Xabi Gorostidi 2017ko ira. 26a, 16:06

Apirilean lehen aldiz antolatu zuen Red Dragons taldeak motor bazkari solidarioa, eta herria motorrez betetzeaz gain, ia 300 kg janari batu zituzten Gipuzkoa elikagai bankurako. Zapatuan behartuentzat janaria batzen jarraitzeko, Auto Klasikoen 1. topaketa solidarioa antolatu dute.

Hala ere ez dira dena motorrak izango, eta goizetik arratsaldera bitartean, askotariko ekintzak antolatu dituzte Laubide eta Garibai artean, Atama arte martzial eskolaren erakustaldia, arropen salmenta edo  DJen musika.

Goizaldeko ekintza guztien ostean Al-Andalus elkartean egingo dute bazkaria, eta ostean omenaldia egingo Red Dragons-eko kide zen Josu Alberdiri, iaz hil baitzen minbizi baten eraginez.

Jarraian ikus dezakezue, zapaturako prestatu duten egitaraua:

  • 09:00 Hasiera
  • 11:30 Autoen erakusketa
  • 14:30 Bazkaria
  • 16:00 Kontzertuak
  • 17:00 Omenaldia
  • 17:15 Opari zozketa
  • 18:00 Amaiera

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak