Habe bakoitzak 45 metroko luzera; 3,65 metroko zabalera; eta 2,2 metroko ertza ditu; eta 200 tona inguruko pisua. Dagokien tokian kokatu ahal izateko, garabiaz jaso eta airean eramango dira errepidearen eta Antzuola errekaren gainetik, zubiaren estribuen gainean zutitu arte. Segurtasunagatik, pertsonen zirkulazioa eten egin behar dela erabat jakinarazi dute, piezak airean dauden bitartean. Mozketak gutxi gorabehera 30 eta 45 minutu bitartekoak izango dira habe bakoitzeko.