Arnold Schwarzenegger Donostian

Imanol Gallego 2017ko ira. 26a, 02:44

Schwarzenegger Wonders of The Sea 3D ozeanoei buruzko dokumentala aurkeztera etorri da Zinemaldira. Aktorearen ustez, filma, "begientzako ikuskizun bat da", kasu honetan, ikusleek Schwarzenegger ikusi beharrean, entzun egingo dute, dokumentalaren narratzailea da-eta.  

Arnold Schwarzenegger-ek, prentsaurrekoan, ingurumena zaintzearen garrantziaz hitz egiteaz gain, politikatik kanpo laga beharreko gaia dela defendatu du. 

Hollywoodeko aktorea baina, ez da eguneko izar bakara izan. Ricardo Darin ere iritsi da Donostiarra, eta Karra Elejalde gatzagarraren Operacion Concha filmaren mundu mailako estreinaldiak Belodromoa bete du. 

Zerrenda ez da hor amaitu, Barbara Lenniek bere azken lana, Una especie de familia Sail Ofizialean aurkeztu du, eta Nespresso kafe etxeak gonbidatuta, Marta Etura ere Donostian izan da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak