Literatura eta zinema beti egon dira gertu, horren adierazle dira, Sail Ofizialean erakutsi dituzten hiru filmak, guztiak, egokitzapenak izan dira-eta.
Bi sari garrantzitsu
Antonio Banderas aktore, zuzendari eta ekoizleak Espainiako Zinematografia Saria jaso du. Banderasek bere hitzaldian Donostia behin eta berriro aipatu du, eta hemen bizitakoak ekarri ditu gogora. 37 urteko ibilbidearen ostean, bere lana norbaitendako "baliagarria izatea" espero duela azaldu du.
Hau baina ez da eguneko sari bakarra izan. Paz Vega aktoreak Zinema Latinoaren Jaeger-LeCoultre paria jase baitu. Pasa den urtean Gael Garcia Bernales jaso eta gero, arten bigarrenez eman da sari hau.