Lehen zatia, 0-1ekoaz amaitu da, eta bigarren zatian, berriz, gehiago izan den Aloña Mendiren gol zaparrada etorri da. Hainbat aukera izan dituzte etxekoek, baina ez dute arriskurik sortu. Aloña Mendi taldekoek,berriz, aukera gehiago izan dituzte eta gol ederrekin hiru puntuak eskuratu dituzte bigarren jardunaldi honetan.
Oñatiarrek gogor hasi dute denboraldia, izan ere, pasa den astean ere, bost gol sartu zizkioten Idiazabal taldeari. Hala, erregional preferenteko lidergoa eskuratu dute bitik, bi garaipen lortuta.
Antzuolak ere, Tolosaren aurkako lehen jardunaldia 2-1 irabazi zuen etxetik kanpora, baina gaur, Estalan jokatutako partiduan ezin izan dute ezer egin.