Zinemaldiak altxatu du teloia

Imanol Gallego 2017ko ira. 23a, 02:35

Inaugurazio ekitaldi soil batekin hasi da Donostia Zinemaldiaren 65. edizioa. Gala batek izan ohi duen gidoi klasikotik aldendu gabe, aurtengo Zinemaldia osatzen duten sailen aurkezpena egin dute oholtzara igo diren gonbidatuek. Aurreneko aldiz, Anne Igartiburu eta Leticia Dolera izan dira ekitaldiko aurkezleak.

Apenas sorpresarik izan ez duen irekiera galan, Igartiburuk, emakumeek zinemaren historian izan duten presentzia eta ikusgarritasun urria saltatu du.

Aurkezlea eta gero, Sail Ofiziala estreinatzen duen Submergence filmaren txanda iritsi da. Win Wenders zinemagilearen azken lan honek ez du kritika onik jaso, baina zuzendari alemaniarrak, eta pelikularen protagonista den Alicia Vikanderrek, txalo zaparrada ederra jaso dute. 

Saria Aki Kaurismakiri

Nazioarteko kritikak ematen duen Fipresci saria jaso du bigarren urtez Aki Kaurismakik. Aurten, zinemagile finlandiarrak, errefuxiatuei Europan ematen zaien harrera jorratzen duen Toivon toulla puolen filmarengatik jaso du saria. Bere diskurtsoan, Europak errefuxatuen auziari "bizkarra eman" diola salatu du.

Lehen egunean ere, Gehitu elkarteak Sebastiane Latino saria eman dio Una mujer fantástica filmari. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak