Lehiaketaren dinamika
Bederatzigarren edizio honek aurreko urtetakoa bezala funtzionatuko du: musika taldeek internet bidez izena emango dute, euren kantak Banden Lehiako webgunean argitaratuz. Publikoak Twitter bidez eta epaimahai baten artean erabakiko dituzte lau banda finalisten izenak.
Finalean lau talde finalistek zuzeneko kontzertua eskainiko dute: benetako artistak bilakatuko dira gau horretan eta epaimahaia bertan egongo da bakoitzaren emanaldia jarraitzen.
Finala
Azaroaren 24an ospatuko da Bilborocken Banden Lehiako bederatzigarren edizio honetako finala. Azkue Fundazioak honela ospatzen du publiko gaztearekin Euskararen Nazioarteko Eguna, gau horretan ospedun euskal banda baten kontzertua eskaintzen bai du ere ekitaldiaren barruan. Itziarren Semeak izango da aurton joko duen taldea.
Finalerako sailkatu den talde bakoitzari telefono zenbaki bat esleituko zaio eta entzuleek botoak eman ahal izango dituzte telefono horietara dei galduak eginez. Boto hauei epaimahaikideen botoak batuko zaizkie, eta talde irabazlea aukeratuko da.
Sariei dagokionez, talde irabazleak 2018ko bi jaialditan joko du: Bilbao BBKLiven eta Bartzelonan ospatuko den Euskal Herria Sona jaialdian. Eta gainera, talde irabazleak disko bat ekoiztuko du ere Baga Biga diskoetxearekin.
Bestalde, finalerako sailkatuko diren lau taldeek edizio honetako disko bilduma oroigarria jasoko dute, lau banden kantekin.
Bozketa
Euskal bandarik onena aukeratzeko bide honetan publikoak erabakia hartzen laguntzen du, www.bandenlehia.eus webgune eta Twitter bidez aurrez zein zuzenezko emanaldi finala egunean.
Aurtengo edizioko epaimahai profesionala Baga Biga diskoetxeko ordezkaria Ritxi Aizpuru, Euskal Irratietako kazetaria eta irrati esataria Maia Muruaga, Enkore taldeko abeslaria Xabi Hooeta Last Tour Internationaleko ordezkari bat osatzen dute.