Kataluniaren aldeko elkarretaratzeak deitu ditu EH Bilduk "egoera larriaren aurrean"

Mirari Altube Arrese 2017ko ira. 20a, 13:15

Katalunian bizi duten egoerarekin kezkatuta EH Bilduk elkarretaratzeak deitu ditu gaur, irailak 20, iluntzerako. 19:00etan Antzuolan, Aretxabaletan, Oñatin eta Elgetan. 19:30ean Arrasaten, Bergaran eta Eskoriatzan. Elkarretaratzeak udaletxe aurrean izango dira; Aretxabaletan aldiz, Herriko plazan.

Kataluniako gobernuaren hainbat egoitzan izan dela Guardia Zibila jakinarazi dute hainbat iturrik, erreferendumarekin lotura duten frogak topatzeko asmoarekin. Hamalau lagun atxilotu dituztela iragarri dute, eta 22 miaketa egin. 

Horren aurrean babesa erakutsi gura diete EH Bilduko kideek, Kataluniarekin bat, Demokraziarekin bat leloarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak