Euskadiko Kontzertu ekonomikoaren gaineko hiru libururen egilea da Uriarte, Comunidad del Concierto–Gurea Kontzertua deituriko hiritarren hausnarketarako atariaren sortzailea eta Innobasqueko lehen lehendakaria.
Antolatzaileek adierazi dute bere ibilbidetik abiatuta bizipenak eta hausnarketak partekatuko dituela.
Leintz Bailarako jeltzaleek antolatutako hirugarren hitzaldia izango da gaurkoa, eta edonorendako izango dituztela ateak zabalik adierazi dute: "Ekonomiaren ikuspegia eta Uriarteren bizipenak gertutik ezagutu nahi duten herritarrendako zein enpresendako interesgarria izango da".