Gaur goizean, irailaren 18an, aurkeztu da Donostian ‘Fiskalitatea berritzeko ideiak’ lehiaketa. Aurkezpenean izan dira Ogasun eta Finantza foru diputatua, Jabier Larrañaga, eta Jokin Perona,, Ogasuneko zuzendari nagusia. Larrañagaren hitzetan, Gipuzkoako Foru Ogasuna modernizatzeko prozesuan daude eta horretarako, gipuzkoarren talentua saritzea nahi dute. Lehiaketaren bitartez, zerga iruzurraren aurkako jarduketan aurrera pausuak eman nahi dituzte, zergaren betebeharren borondatezko betetze maila hobetzeko.
Era irekian planteatu dute lehiaketa eta urtero egiteko asmoa dago. Bidelagun izango ditu Ogasunak BIC Gipuzkoa, lurraldean egoitza duten unibertsitateak eta baita zentro teknologikoak ere. Lehiaketa Gipuzkoako biztanle guztiei irekia dago eta lehen bi ideia onenak saria izango dute, lehenak 1.500 euro eta Macbook Air ordenagailua, eta bigarrenak berriz, 750 euro eta iPhone 7 telefono mugikor bat.
Informazio guztia ‘Fiskalitatea berritzeko ideiak’ lehiaketaren webgunean aurkitu daiteke.