‘Dzanga’ egiteko izen ematea zabalik

Jokin Guridi 2017ko ira. 18a, 16:01

Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen Rallyan, Kameratoian, izena emateko epea zabalik dago urriaren 15a arte. Hamahirugarren edizioko berrikuntza nagusiena, aurten Lekeition ospatuko dela da eta 18 eta 35 urte bitarteko gazteek parte hartu dezakete.

Urriaren 20an aurkeztuko da aurtengo Kameratoia. Behin aurkeztuta, parte hartzaileek 48 ordutan film bat ekoiztu beharko dute baina bertan parte hartzeko izena eman beharko da urriaren 15aren aurretik. Lehen 30 taldek soilik izango dute parte hartzea bermatuta eta izen emateak gehiago izanez gero, itxarote zerrendan sartuko dira gainontzekoak.

XIII. Kameratoia berrikuntza nagusi batekin dator: Lekeition egingo dela. Gazteak ikus entzunezkoen mundura salto egitea da honen helburua, 48 ordutan film bat grabatzeaz gain, aukera izango dute euskarazko zinemaldia barrutik bizitzeko, Euskal Herriko gazteentzat propio espazio berri bat zabalduko baitu euskarazko zinemaldi bakarrean, Euskal Zine Bileran.

Bi asteburuko iraupena izango du Kameratoiak. Urriaren 20an goizeko 11:00etan aurkezpen bideo bat argitaratuko da www.Kameratoia.eus webgunean. Bertan azalduko dira XIII. edizioari dagozkion oinarri, arau eta baldintza teknikoak, txosten gehigarri batean. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, 48 ordu izango dituzte parte hartzaileek filma antolakuntzari helarazteko, urriaren 22an eguerdiko 12:00ak baino lehenago hain zuzen ere. Urriaren 28an berriz, sari banaketa ekitaldia ospatuko da Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan. Bertan, lan guztiak ikusteko aukera egongo da eta epaimahaiak banatuko dituen hiru sariez gain, publikoaren saria ere izango da.

Lehiaketan sortutako pieza guztiak Creative Commons lizentziapean zabalduko dira, ekoizpen artistikoa gizarteratzea Kameratoiaren beste helburuetariko bat baita.

Izen emateko formularioa eta lehiaketaren inguruko informazio gehiago Kameratoiaren webgunean aurkitu daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak