Uztaritzeko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzeak gaur, Bergaran eta Oñatin

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko irailaren 18a

Emakumeen Mundu Martxak protestak antolatu ditu gaurko, Uztaritzeko hilketagatik. Kalera irteteko deialdia egin dute eta Bergara eta Oñatiko elkarte feministak deialdi horretara batu dira.

Pasa den eguaztenean, hilotz aurkitu zuten 23 urteko emakume bat Uztaritzeko etxe batean (Lapurdi). Emakumeen Mundu Martxak ohiko protokoloa jarraituz, astelehenerako elkarretaratzeak deitu ditu. Debagoienean, Oñatiko Sare Feministak eta Bergarako Martxanterak deialdira batu dira eta elkarretaratzeak antolatu dituzte bi herrietan.

19:00etan egingo dira elkarretaratzeak; Bergaran, San Martin Plazan, eta Oñatin, Herriko plazan.

 Bergarako elkarretaratzeko kartela

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak