'HRMT', Europako Txapelketara bidean, eguaztena (21:30)

Xabier Urtzelai 2017ko ira. 18a, 10:39

Mojategiko kirol instalazioak atletak "sortzeko" lantegi paregabea da, azken urteotako emaitzek erakusten duten moduan. Uztailean, kategoria ezberdinetan, hiru arrasatear izan ziren Europako txapelketan, eta horietan oinarritutako HRMT saioa eskainiko dugu asteazkenean, 21:30ean.

Malen Ruiz de Azua, Istar Dapena eta Eneko Carrascal Europako txapelketan izan ziren uztailean. Ez dira Mojategiko harrobiak emandako puntako atleta bakarrak, hor daudelako Iñigo Uribarren edota Iruñean bizi den Maialen Axpe, baina aurrekoetan oinarritutako HRMT saioa da eguaztenean Goiena Telebistan ikusi ahal izango dena. Mojategin egindako entrenamendu saio bat, Ermuan egindako erakustaldia, eta Polonian jokatutako Europako Txapelketa –Goiena telebistako kamera eraman zuten Istar Dapenak eta Ruiz de Azuak Poloniara– izango dira erreportajeak erakutsiko dituen hiru eskenatokiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak