Porrota jaso du etxean Leintz-Arizmendik (1-2)

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko ira. 17a, 20:44

Markagailuan aurrea hartu arren, Deriok eraman ditu hiru puntuak Mojategitik, bigarren zatian sartu duen golari esker.

Neurketa ezin hobeto hasi du Debagoieneko taldeak markagailuan 1-0ekoa jarri ostean, baina zorte txarreko jokaldi baten, Leintz-Arizmendi taldeak bere atean sartu du gola (1-1). Atsedenaldira 1-1ekoarekin joan dira bi taldeak, eta bigarren zatia nahiko nahasia izan da joko aldetik. Bi taldeak jokoaren kontrola izaten saiatu dira, baina erdilariek ez dute asmatu.

54. minutuan Leintz-Arizmendi taldeko neskek markagailuan aurrea hartzeko aukera bikaina izan dute, baina Derioko atezainak gelditu ederra egin du. Bizkaitarren erantzuna 66. minutuan heldu da, baina baloia langa gainetik jaurti du Derioko aurrelariak.74. minutuan, ordea, kanpoko taldeak ez du hutsik egin, eta korner baten jaurtiketan, baloia sare barrura bidali dute 1-2koa lortuz.

Bitxikeria moduan, Deriok lehenengo zatia elastiko gorri-urdinarekin jokatu du, baina bigarren zatirako elastiko berdea jantzi dute neskek, Leintz-Arizmendi taldeko jokalariekin nahasten zelako.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak