Euskal Herriak bere bide propioa landu behar duela nabarmendu dute: "Bideak bide, guk ere gure buruaren jabe izan nahi dugu. Ez gara hutsetik abiatzen, baina oraindik lan asko dago egiteko. Guztion konpromisoarekin, borondateak ehunduz, erabakiaren bidean sakonduz, bestelako etorkizun bat irudikatuz, auzolanean, elkarrekin amestuz. Ez dira begira egoteko garaiak, lanerako eta sormenerako garaiak baizik".

