Antzuola eta Bergara arteko errepidea itxi egingo dute hiru gautan

Mirari Altube Arrese 2017ko ira. 15a, 14:34

Irailaren 19tik 22ra bitartean, 22:00ak eta 06:00ak artean, tarteka erabat itxita egongo dela Gi-632 errepidea jakinarazi dute Aldundiko ordezkariek. Horren arrazoia da Deskargako saihesbideko lanen barruan Igeribarrerrotako zubibidearen habeak jarri beharra.

Habe bakoitzak 45 metroko luzera; 3,65 metroko zabalera; eta 2,2 metroko ertza ditu; eta 200 tona inguruko pisua. Dagokien tokian kokatu ahal izateko, garabiaz jaso eta airean eramango dira errepidearen eta Antzuola errekaren gainetik, zubiaren estribuen gainean zutitu arte. Segurtasunagatik, pertsonen zirkulazioa eten egin behar dela erabat jakinarazi dute, piezak airean dauden bitartean. Mozketak gutxi gorabehera 30 eta 45 minutu bitartekoak izango dira habe bakoitzeko.

Habe guztiak jartzeko hiru gau beharko direla aurreikusi dute, irailaren 19an (martitzena) hasi eta hilaren 22an (egubakoitza).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak