Zapatuan txirrindulari koadrila polita batuko da Oñatiko Unibertsitateko hiribidean (10:00). Ziklistek 90 kilometro gogor izango dituzte aurretik, mendate nabarmenik ez badute ere, gorabehera handiko lasterketa izango delako. Ziklistak Eskoriatzako Aingeru Guardaraino (10:30) joango dira lehenengo, eta Oñatitik pasa ostean Udana igo (11:15) eta zain izango dituzte Aztiriako gaina, Lierniko gaina, eta Atagoitiko (11:50) gaina, ondoren Udanatik berriro ere Oñatira (12:30) itzultzeko. Debagoieneko ordezkarien artean etxeko Julen Umerez (Ampo), Xabier Murgiondo (Ampo) eta Ekaitz Txintxurreta (Debabarrena) irteera puntuan izango dira.