Aukera askoko partidua izan zen, eta ikusteko modukoa. Honela azaldu du Narciso Pavok, Kirol Elkarteko areto futbol taldeen koordinatzaileak: "Indar handia hartzen ari da lehen taldea denboraldi-aurrean. 7-2 joan ginen aurretik markagailuan, eta aukera asko izan genituen, baita Aretxabaletak ere. Azken momentuan, intentsitatea jaitsi egin genuen, eta 8-6 amaitu zen partidua…".
Denboraldi-aurrea amaitzear
Aste bukaera honetan, Aurrera Vitoriaren aurka jokatuko dute, eta hurrengo asteburuan, Gijonera joango dira denboraldi-aurrea ixtera. Ligako lehen partidua etxean jokatuko dute, Atxurre Bakioren aurka.
Iker Molina, lehen taldeko entrenatzaile
Areto futboleko lehenengo taldeko entrenatzaile berria Iker Molina izango da, Antonio Tena ordezkatuz. Tena sei urtez izan da lehen taldeko entrenatzailea, baina aurten, orain arte bigarren taldean entrenatzaile egon den Iker Molinak hartuko du taldearen gidaritza.
Lagunarteko talde argazkiak:
Aretxabaleta nazionalerako prest
UDA-Aretxabaletak maila nazionalean, Hirugarren Mailan jokatuko du eta asteburu honetan Mondrateren aurka jokatuko duten lagunartekoaren postean ekingo diote denboraldi berriari. Hala azaldu du Arkaitz Ribera entrenatzaileak: "Iaztik hona bost baja izan ditugu, eta lau jokalari berri etorri zaizkigu. Hirugarren maila gogorragoa izango delakoan gaude, baina mailan mantentzea da gure helburua. Nahiz-eta orain arte moduan, irteerak hemen inguruan diren, maila hau garestiagoa da, titulazioak eskatzen dizkizute…".
Mondrateren aurkako lagunartekoa zapatuan jokatuko dute 17:30ean, eta denboraldi berria, berriz, irailaren 23an hasiko dute, etxetik kanpo,Tolosako Laskorain taldearen aurka.