Kataideko errebueltaz "kezkatuta" galdetu du Arrasateko EH Bilduk Batzar Nagusietan

Ubane Madera 2017ko ira. 12a, 13:51
Kataideko errebuelta.

"Arrasateko EH Bildu aspaldian kezkatua da GI-627 errepideak Musakola Auzoko Kataide gunean duen errebuelta jakin batean izaten diren istripu ugariez". Hori abiapuntu, eta errepidearen eskumena Gipuzkoako Foru Aldundiarena denez, bertan izandako istripu kopuruaz, haien arrazoiez eta errepide zati horren mantenuaz galdetu du EH Bilduk Batzar Nagusietan.

Honako galderak helarazi zizkion, hain zuzen ere, irailaren 5ean Bide-azpiegiturako diputatuari Batzar Nagusietako EH Bilduko taldeari esker Iban Asenjo batzarkidearen eskutik:

-Zenbat istripu egon diren Arrasateko GI-627 errepidean 2017an zehar?
-Zein den istripu horien arrazoi nagusia diputatuaren ustez?
-Noiz izan zen GI-627 errepidea, Arrasateko zatiari dagokionez, bere osotasunean asfaltatu zen azken aldia?
-Teknikoen arabera noiz asfaltatu beharko zen berriro?

"Erantzunaren zain” daudela esanda, soluzio bat eskainiko diotela espero du EH Bilduk, "herritarron bizimodua hobetze aldera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak