CNA Group-en plana "bideragarri" bezala azaltzea "langileei iruzur egitea" dela uste du Ahal Duguk

Ubane Madera 2017ko ira. 12a, 08:51
Edesa Industrialen bulegoak.

CNA Group-ek lantalde osoari kontratuak eteteko aurkeztutako espedientearen harira, Ahal Dugu Arrasateko zirkulutik, Baleike Udal taldetik eta Podemos Euskadi Ahal Dugutik adierazi dute enpresaak proposatutakoa "sasi-bideragarritasun plana" dela.

Salatzen dute "Garagartza itxi eta ehunka langile kaleratzen diren bitartean", CNA Group Fagor Taldearekin diharduela negoziatzen "marka mantentzeko intentzioarekin deslokalizazioari ateak zabaltzan zaizkion heinean". Halaber, CNArekin batera Jaurlaritza eta Fagor Taldea egoeraren erantzule egiten dituzte. Eta negozioak aurrera segitzeko alternatiba badagoela uste dute.

Horrekin batera, "babesa" erakusten diete langileei, "hartzen dituzten erabaki eta baita etorkizuneko mobilizazioetan, haiekin batera borrokatzeko".

(Adierazpena osorik irakurtzeko komunitateko gure zutabean dago, eskumako aldean).

 

 

 

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak