Gauez, 22:30ean hasita, izan zen proba, eta euriak are eta arriskutsuago egin zuen berez ere zailtasunak zituen zirkuitua: hainbat eratako asfaltoa, eskailerak eta saltoak.
Master 40 kategorian Manu Castrok bigarren postua eskuratu zuen; eta Master 30ean ere bigarren postuan geratu zen Txomin de Vega elgetarra eta eta sailkapen orokorrean laugarren bukatu zuen. Hortaz, biek ala biek lider izaten jarraitzen dute. Elite mailan, ostera, Mikel Fernandez antzuolarra hirugarrena izan zen.
Junior mailan Unai Larreak lehenengo postua eskuratu zuen, eta sailkapen orokorrean bigarren egin zuen, eta lider izaten jarraitzen du horrek ere. Kadete mailan Bergarako Ibon Odriozola ere bigarren geratu zen eta Jon Fernandez lehenengo. Azken honek ere lider jarraitzen du.
Azpiko argazkietan Txomin de Vega probako bi unetan.