Arrasate Musikaleko Big Band taldea Leintz Gatzagan

Arrasate Musikaleko Big Band taldeak kontzertua emango du Leintz Gatzagan, irailaren 10ean, bertako jaien egitarauaren barnean. Honez gain, iraila guztian zehar zabalik mantenduko da Arrasate Musikalen kurtso berrirako izen ematea.

Leintz Gatzagako jaien egitarauaren barnean Arrasate Musikaleko Big Band taldeak kontzertua eskainiko du irailaren 10ean, igandea, eguerdiko 13:30tan. Ikasturte berriari hasiera emango dio horrela taldeak.

Bestalde, Arrasate Musikaleko ikasturte berriaren matrikulazio epea irekita mantenduko da iraila guztian zehar, 5 urtetik aurrerako edozeinentzat. Hala ere, Suzuki metodoa 4 urtetik aurrera aplikatu daiteke. Izen ematea goizez 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 19:00tara egin daiteke Arrasate Musikalen bertan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.