Kirol zuzendari moduan laguntzeko deia Lokatzatik

Jardun horretan parte hartzeko interesa dutenei datorren astean egingo duten bilerara etortzeko dei egin diete elkarteak. Hurrengo denboraldira begira gauzak ondo joan daitezen "hutsune larria" ei da kirol zuzendari falta.

Lokatza Ziklismo Eskolan dagoeneko ari da hurrengo denboraldia prestatzeko lanetan, eta horretan dihardutela, gauzak aurrera "behar bezala" atera daitezen "hutsune larri bat" omen daukate elkartean; kirol zuzendari falta, hain zuzen.

Hori dela eta, deialdi berezi bat egin dute lan horretan laguntzeko prest egongo liratekeenei zuzenduta. Hala, datorren eguaztenean, irailak 12, arratsaldeko zortzietan Agorrosingo kirolgunera gerturatzeko deia egin diete pertsona horiei, bertan bilera egiteko. "Formazioa, beharra balego, gure kontu joango litzake", argitu dute kirol elkartetik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.