goiena.eus

GBCk Bergaran jokatuko du irailaren 8an

  Kirola  Bergara  Debagoiena

Gipuzkoa Basquet Saskibaloi Taldea denboraldi-aurrean murgilduta dabil, eta Porfi Fisacen mutilek guztira zortzi lagunarteko jokatuko dituzte liga prestaketa egoki bat egiteko. Horietako bat Bergaran jokatuko dute, datorren irailaren 8an.

GBCk Bergaran jokatuko du irailaren 8an
2015ean jokatu zuten GBCk eta Baskoniak Bergaran azkenekoz. | Ikusi handiago | Argazki originala

Gipuzkoa Basketeko mutilek Durangon jokatuko dute lehenengo norgehiagoka, irailaren 2an, RETAbet Bilbao Basket taldearen kontra (19:00). Hurrengo hitzorduak, baina, Debagoienera ekarriko du talde gipuzkoarra, egubakoitzean, irailak 8, GBCk Labegaraietan jokatuko duelako Argentinako Obras Sanitarias taldearen kontra (19:00). Sarrera 5 eurokoa izango da, eta txartelak salgai daude Pol-Polen, Deporren, Ganbaran, eta Labegaraietako kiroldegian.  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa