Prentsa ohar bidez langileen ordezkariek jakinarazitakoa berretsi dute: plan industrialaren baitan "alternatibak" aztertzea adostu dutela eta datorren astean batzartuko direla atzera ere.
Edesako hiru ordezkarik parte hartu dute langileekin izandako batzar horretan: gerenteak, zuzendari industrialak eta pertsonaleko buruak. Eta haiekin batera izan dira Lener aholkularitzako ordezkariak.