Leintz Arizmendi taldea hasi da entrenamendu saioekin

Leintz Arizmendi taldeko jokalariak Ibarran, entrenatzen.

Gogotsu ekin diete Leintz Arizmendi taldeko jokalariek entrenamendu saioei. Arizmendiko, Mondrako eta UDAko neskek osatutako taldeak Euskal Ligan jardungo du hastear dagoen denboraldian.

Gaur, abuztuak 24, hasi dituzte entrenamendu saioak eta baloiarekin jardun dute lanean. Bihar, ostera, Udalatxera joango dira goiz pasa; forma fisikoa berreskuratzeko pausoak emango dituzte.

Datorren astean buru-belarri ekingo diote lanari eta lau egunetan egingo dituzte entrenamendu saioak, batzuk Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian eta beste batzuk Arrasateko Mojategin; hain zuzen ere martitzenetan eta eguenetan entrenatuko dute Ibarran (18:45) eta egubakoitzetan Mojategin. Esti Loitiren (lehen entrenatzailea) eta Andoni Ezkurraren (bigarren entrenatzailea) aginduetara egingo dute lan.

Denboraldiaren berri zehatzik oraindik izan ez arren badakite lehen partidua Añorgaren aurka jokatuko dutela, kanpoan.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.